Sandra Rossi – Argentina

Jaio nintzen udan, egun erre horietako batean, Buenos Airesen, bildu egiten duten berba erritmikodun hirian.
Hazi nintzen ipuinak irakurtzen aranondo baten gerizpean, buenosairestar auzo batean etxe bateko patioan. Rubén Daríoren “Páginas” poesia liburuak ihes egin zuen gure izeko Liliren liburutegitik, nire poltsikoan sartzeko, ezkutuan, eta nirekin bizitzen etortzeko.
Hainbat bide egin nituen, ez-hitzezko hizkuntzarekin lotuak: gorputz adierazpena, dantza, maskara neutroa, poesia fisikoa, tai txi txuana… Hainbeste denbora eman eta gero ibiltzen eta dantzatzen, narraziora iritsi nintzen amatasunaren bidetik, gure seme-alabei ipuinak kontatzeko.
Arratsalde batean, Bartzelonan kapera zahar batean liburutegi bihurtua, lurrean eserita eta ipuinez inguraturik, esan nion nire buruari: Nirea hauxe da, istorioak kontatzea.
Harrez gero, istorioak dira nire ura eta nire sua. Norbaitek, txikia izan edo heldua izan, ipuinak entzun nahi baditu, ni han egoten naiz. Nire uztako istorioak kontatzen ditut, besteenak, ahozko tradiziokoak; kontatzen dut fereka, kilimak egiten didan hori, eta arima urratze didan hori ere bai.
Ipuinak kontatzen ditut uste osoa dudalako ipuinek ametsak sustatzen dituztela.

“PASADIZO SEKRETUAK”

Istorioak dira pasadizo sekretuak bezalakoak, bide batzuk leku batetik beste batera pasatzeko, ate batzuk sartzera gonbidatzen dutenak, non denbora bihurtzen den jolas egiteko irekitzea erabakitzen diren unean bertan.
Oso txikia nintzen amari eskatu nionean liburu handi bat irakurtzeko, apalategian bakar-bakarrik pausaturik zegoena. Irrikaz jakin nahi nuen zer zegoen han barruan. Gure ama hasi zenean irakurtzen, denbora eten egin zen, eta jakin nuen istorio batek unibertso bat xuxurlatzen duela. Liburu hura zen Martín Fierro gautxoa, Argentinako gautxo literaturaren obra handia. Gau askotan irakurri genuen liburu hura, eta egun askotan jolastu nuen ni neska gautxo bat nintzela zaldi gainean nenbilela La Pampan…
Harrez gero, istorioak dira nire pasadizo sekretuak, hainbat unibertso nirearen zati bat direnak.
Nahi dut etorri zaitezten horietako batzuk ezagutzera.