Nicolas Lubo – Kolonbia

Injineru kimikoa eta historialaria Bogotako Los Andes Unibertsitatean. Orain 12 urte, kontu kontari hasi zen eta Kolonbiako ahozko tradizioaren ordezkari garrantzitsu bilakatu da. Bere narratzaile afizioa, ama eta amamarengandik jaso zuen eta eragina, agerikoa da. Bere lana, La Guajirako anekdota eta herriko ipuinetan oinarritzen da, antxinako Ahozko Tradizioan azaltzen diren ohiko pertsonaiak eta juglareak partaide direlarik. Ipuinek, bere herrialdeko errealismo magikoa zaintzen dute eta hiru arrazen tradizioa jasotzen duten “vallenatoen” itxura hartzen dute. Nicolasekin tradizioak bizirik dirau, kostako errealitatea modu arruntean kontatzen duelako, Karibeko biztanleek ezaugarritzat duten umore eta gordinkeriarekin islatuz.

“BIDAIAK ETA GERTAKIZUNAK”

Heroi arrunten istorioz osatutako ikuskizuna. Ametsak errealitate bihurtu nahi dugunok izan gaitezkeen bezalako heroiak. Batzuk zorakeriak eta gertaezinak diruditen pasadizoak baina gizakiok iraunkor bihurtzen ditugunak. Karibeko kostaldeko umore esanahitsuarekin, beste errealitate bat erakusten da, beste ezagutza batzuk eta bizitzaren beste ikuspegi bat. Kontu kontalariak, errealismo magikoz betetako istorio hauekin entzuleak erakartzen ditu, ametsak egi bihurtu daitezkeela pentatzen duten heroiekin identifikatzen direlako.