May Gorostiaga – Euskal Herria

Kultikultorea.
Bea Larrañagarekin batera, INTUJAI TEATRO proiektua osatzen du.
ILUSIOAK EREITEN, GRINAK LANTZEN 
BEATRIZ LARRAÑAGAk eta MAY GOROSTIAGAk energiak bateratu zituztenean hasi zen INTUJAITEATROREN hazia ernetzen, urte batzuk geroago loratu zen proiektua eratzeko.
INTUJAI TEATROk era guztietako alorrak lantzen ditu, Antzerkiaren Naturaren bidez bizia erein, polinizatu eta loratu dadin.
Ahozko Narrazioaren zale, AHOZ-AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero.

“NIRE MUNDUAN”

  
Atsegin dut neure irudia ikustea niri begira daudenen begi-ninietan.
Atsegin dut pentsatzea besteen barruan “ni” txiki bat dagoela…
Barne-mundu bakoitza liluragarria da…
Haiek ere nire mundua ote?