Kamel Zouaoui – Aljeria

Kamel Zouaoui antzezle eta kontalari frantses-aljeriarra da. Saint-Etienne-en (Frantzia) jaio zen, eta ume-umetatik hasi zen aktore-lanetan: 9 urte zituela, aldizka, Charlie Chaplin interpretatzen zuen, eratzen ari zen antzezle-talde batean. Ariane Mnouchkine-rekin topo egin izana berebizikoa izan zen bere karreran, orduantxe erabaki baitzuen aktore izan nahi zuela. Ondoren, eskarmentu handia lortu zuen hainbat profesionalei esker; besteak beste, Jean Dasté, Oscar Castro eta Annie Fratellini-ri esker. Nasreddine karakterea aurkitu izana, pertsonaia haren zoramena eta bizimodu legendarioa osatzen duten pasarte ugariak, errebelazioa izan ziren berarentzat, baita bere lanerako sormen-iturri ere. Errotik da humanista, eta horregatik konpromisoa du antzeztearen artea transmititzeko, eta gazteekin jendartearen jatorriez hitz egiteko. 2010eko abuztuan, lehenengoz Festival Off Avignon izenekoan parte hartu ostean, konpainia bat sortu zuen lagun batzuekin: Les fils de Zouaves (Zouaves seme-alabak).
Nasredine Hodja-ren abenturei buruzko trilogia sortu du, eta berriki, Regarde plutôt la Mer (Itsasoaren antz handiagoa du) konposatu du, erbeste unibertsalari buruzko istorioa.

“LOS PASEOS LOCOS DE UN SABIO”

Istorio hau bidaiatzeko gonbita da; hain zuzen, Nasredineren munduan barrena, 22 metaforaren bitartez.
Nasredine Hodja Islamaren pentsalari ospetsua izan zen XIII. mendean.
Tipo zoroa zen batzuentzat, eta jakintsua besteentzat. Baina, pertsonaia hori ondare unibertsalaren zati da, eta UNESCOk urte kulturala eskaini zion 1996an.

- “Gure baitako umeak bidaia zoragarria egingo du Ekialdera, bizitzari eta jakinduriari buruzko gogoeta ederra eginda” Vaucluse Matin 

- “Bidaia honek adimenean plazera eragingo digu, eta ondorioz, jakintza ugari lortuko dugu!” A. I.